{"product_id":"etxarte-franquin-hedoi-gaston-vol-10-9782914855396","title":"Gaston. Vol. 10","description":"\u003cp\u003eAndré Franquin 1924 an jaio zen Etterberken (Belgikan). Marrazkiak haurtzarotik\n izan zuen garrantzia berarengan.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1944 an frantses hizkuntzako komikigintzan oinarri den Dupuis argitaletxearentzako\n lanean hasten da bere lagun Morrisek (Lucky Luken egileak)\n sartuta.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1947 an \"Spirou\" pertsonaia berrartu eta \"Tankea\" eta \"Etxe prefabrikatuak\"\n sortzen ditu. Aldi berean, hainbat aldizkarirentzako marrazten du.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1949 ostean \"Spirou eta Fantasio\" hartuko ditu bere esku, aldi berean,\n Spirou aldizkariko hainbat irudi eta testu egiten hasten da. Spirouren mundua\n handitzen du pertsonaia bikainei esker: \"Champignak kondea\", \"Marsupilami\" ezagunak\n 1952 an, \"Sécotine kazetaria\", \"Zantafio eta Zorglub\" eta beste hainbat.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1955 eta 1959 artean \"Modesto eta Ponpon\" en ardura izan zuen Franquinek, Tintin\n aldizkarirako.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1957 an erredakzioko orrialdeak animatzearren \"lanik gabeko heroia\" azaltzen da, André\n Franquinek berak sortua eta marraztua eta Yvan Delportek emandako nortasun eta\n izenarekin : Gaston, lagun zoritxartsu baten omenez. Lagaffe abizena bera ere hitz joko horretatik\n jaioa da, gaffe-k balbetsu edo zoritxartsu esan nahi du frantsesez. Super-heroien\n garaian deus ere gertatzen ez zaion pertsonaia jaiotzen da. Hasiera batean leku txikia izango\n du Spirou aldizkarian. Erredakzioan nahaste-borrasteak besterik ez ditu eragiten mutikoak.\n Baina arrakasta ukaezina da. Gaston, berez, ez zen komiki izateko jaio. Sail gisa hasi zen.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eFranquinek lan gehiegi golkoan eta hainbat pertsonai eta istorio alboratzen ditu.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1968 an \"Spirou\" utzi eta Fournierren esku utzi zuen, marrazkilari bretoia. Ostean hainbat\n proiektu berritan sartzen da : \"Marsupilami\" ren banakako saila eta \"Tifou\" telebistarako saila\n besteak beste.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e1997 an hil zen Franquin. Honakoan hanka-sartzez jositako mutiko atsegin baten kondairak\n aurkezten dizkizuegu...\u003c\/p\u003e","brand":"YORAN EMBANNER","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":53864076542294,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0925\/5829\/5382\/files\/product_image_9782914855396_1.jpg?v=1781851188","url":"https:\/\/www.momoxbooks.com\/products\/etxarte-franquin-hedoi-gaston-vol-10-9782914855396","provider":"momoxbooks","version":"1.0","type":"link"}