{"product_id":"castro-francisco-veloso-iridium-ostiral-band-44-9788498685121","title":"Iridium (Ostiral, Band 44)","description":"Irisek ondo kostata ikasi du bizitza aldapa baten modukoa dela, batzuetan beheraka datorrena, arin eta alai, eta beste askotan goraka doana, nekez eta ezinean. Neska gazte ikusgarria da: 18 urte, buruz argia, modelo-gorputz ederra, aurpegi polita eta begi argi bereziak, bakoitza kolore batekoa. Bizitzak aldapan behera zeraman eskutik, arin eta alai; bazituen lagunak, nobio lerden bat, ondo zihoan eskolan… Harik eta patu gaiztoak bizitza aldapan gora jarri zion arte: zebrabidetik zihoala, gidari mozkor batek, autoa ziztu bizian gidatuz, jo eta hankaz gora bota zuen; kolpe latza buruan eta ospitalera. Ondorioa: Hartutako Kalte Zerebrala. Zer den hori? Izenak berak dio: zerebroan, buruan, kaltea duzu, lehen ez zenuena baina orain bai, hartu egin duzulako; Irisen kasuan, zartako latza buruan. Eta horren ondoren, zer? Aurrena mundua ilundu, eta bizitza aldapa gora jartzen zaio: nobio lerdena lerdo atera zaio; lagunak eta ingurukoek erdi tuntuntzat hartzen dute, mundu guztiak bezala; etxean babesa, ama kapitain-pilotu eta aita aingeru guardako, eskolan mimoak… Eskerrak Ruti, bere lagun minari. Eta jende arraroari: jende arraroa Mario da, bereziki, bizitzak aldapan gora jarri duen mutil burutsu gaizto itxurako bat. Iris ere arraroen sailekoa da orain. Arraroa: aldapan gora aldapan behera balihoa bezala, arin eta alai, bizitzen dakiena.","brand":"Alberdania","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":53859348775254,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false}],"url":"https:\/\/www.momoxbooks.com\/products\/castro-francisco-veloso-iridium-ostiral-band-44-9788498685121","provider":"momoxbooks","version":"1.0","type":"link"}