{"product_id":"boyne-john-pijama-marradunaz-jantzitako-mutikoa-9788496643772","title":"Pijama marradunaz jantzitako mutikoa","description":"Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoa ren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen. Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu. â¿¿Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoaâ¿¿. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller â¿¿Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa... Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arteâ¿¿. Nick Tucker, Independent â¿¿Liburu ezin bikainagoa... istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoaâ¿¿. Irish Examiner â¿¿Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoaâ¿¿. Achuka â¿¿Hain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baitaâ¿¿. Irish Independent","brand":"Alberdania","offers":[{"title":"Used - very good","offer_id":53553413488982,"sku":"9788496643772-V","price":2.89,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0925\/5829\/5382\/files\/product_image_9788496643772_1_a2faa77d-c947-4b35-b815-417ea17b6170.jpg?v=1781702433","url":"https:\/\/www.momoxbooks.com\/products\/boyne-john-pijama-marradunaz-jantzitako-mutikoa-9788496643772","provider":"momoxbooks","version":"1.0","type":"link"}