{"product_id":"bidegain-eneko-lehen-mundu-gerra-eta-euskal-herria-9788490272602","title":"Lehen Mundu gerra Eta Euskal Herria","description":"\u003cp\u003eGerra Iazagarri bat lehertu zen 1914ko udan, Europan. \u003cb\u003eLehen Mundu Gerra\u003c\/b\u003e izenez ezaguna,\n 1918ko azaro arte, milioika lagunen heriotza eragin zuen sarraskia bizi izan zuten milaka euskaldunek\n ere, frantses hiritartasuna izanik, gerrara deitu zituztelako.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003ela mende erdia iraun zuten tentsioen ondorioa izan zen gerra hura, Europako estatu nagusietan\n nazio sentimentua eraikitzen ari ziren garaiaren bukaeran. Frantziako Errepublikak indar handia\n egin zuen, 1870eko porrotetik landa, frantses izaera errotzeko herritarren baitan eta batasun\n nazional bat sortzeko. Garai hartan egin zuten indar handia Euskal Herria eta gainerako herri\n gutxituak frantsesteko.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eTestuinguru hartan lehertu zen gerra, eta milaka euskaldun hil ziren, Belgikan, Andereen Bidearen\n inguruetan eta Verdunen nagusiki. Intsumituak ere milaka izan ziren, eta desertoreak\n ere bai. Baina, oroz gainetik, euskaldunek Frantziarekin eta Frantziarentzat isuri zuten odola\n funtsezkoa izan zen euskaldunak frantsesteko bidean. Ipar Euskal Herriko euskal prentsa eta\n apaizak berak ere ildo horren defendatzaile izan ziren.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eLiburu honek Lehen Mundu Gerraren hari nagusiak kontatzen ditu, baina Euskal Herriko ikuspegitik\n kontaturik. Bereziki gerraren aurrekari eta ondorio politikoak aztertu ditu, baina baita\n ere soldaduen bizipenak zein ziren eta Euskal Herriko bizitza nolakoa zen garai hartan. Halaber,\n hildako euskaldunen kontaketa xehea eskaintzen du: non, noiz, zer adinetan, nongoak...\u003c\/p\u003e","brand":"Elkar","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":53905041523030,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0925\/5829\/5382\/files\/product_image_9788490272602_1.jpg?v=1781877217","url":"https:\/\/www.momoxbooks.com\/products\/bidegain-eneko-lehen-mundu-gerra-eta-euskal-herria-9788490272602","provider":"momoxbooks","version":"1.0","type":"link"}